XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

32 Gizonaren Semearen kontra zerbait erraiten duenari Jainkoak barkatuko dio; bainan Izpiritu Sainduaren kontra zerbait erraiten badu, ez du barkamendurik izanen, ez mundu huntan eta ez datorrenean.

Zuhaitza eta fruitua: bihotza eleetarik ageri (Lk 6.43-45)

33 Emazue zuhaitza ona dela: haren fruitua ere ona izanen da.

Edo emazue zuhaitza eria dela: haren fruitua ere eria izanen da.

Zuhaitza fruitutik ezagutzen da.

34 Sugegorri arraza, zuek! Nolaz erran zinezakete gauza onik, tzarrak izanki eta?

Zeren ahoa bihotzaren gainditik mintzo baita.

35 Ona denak, bere gordailu onetik, ona ateratzen du; eta gaixtoak, bere gordailu gaixtotik, gaitza.

36 Nik diozuet: bakotxak erran dituen alferretako hitz guzien kondu eman beharko du Jujamendu-egunean.

37 Zeren Jainkoaren begietan zeure hitzen arabera izanen baitzira hobengabe, eta zeure hitzen arabera hobendun.

Lege-irakasle eta farisauak ezaugarri miresgarri baten eske (Mk 8,11-12; Lk 11,29-32)

38 Orduan lege-irakasle eta farisau batzu Jesusi erraiten hasi zitzaizkion: Irakasle jauna, zureganik mirakuluzko seinale bat ikusi nahi ginuke.

12,39 H.h., adulteriogilea: Ik. Mk 8,38 oh.

39 Jesusek ihardetsi zioten: Seinale eske dabilan jende gaixto eta fideltasungabea!

Bainan ez zaio seinalerik emanen, Jonas profetarena baizik.

40 Zeren, Jonasek arrain handiaren sabelean hiru egun eta hiru gau egin zituen bezala, berdin eginen ditu Gizonaren Semeak hiru egun eta hiru gau lurraren barnean.

41 Ninibetarrek, Jujamendu-egunean, jende hunen kontra altxatu eta kondenatuko dute, heiek bihozberritu baitziren Jonasek mezua oihukatu ziotenean, eta bada hemen Jonas baino gehiago.

42 Hegoaldeko erreginak, Jujamendu-egunean, jende hunen kontra altxatu eta kondenatuko du, lurraren azken mugetarik etorri baitzen Salomonen zuhurtziazko hitzen entzutera, eta bada hemen Salomon baino gehiago.

Izpiritu gaixtoaren jokoa (Lk 11.24-26)

43 Izpiritu gaixtoa, norbaitenganik atera denean, leku idorretan ibiltzen da pausu bila; bainan, aurkitzen ez duelarik, 44 erraiten du: Atera naizen neure etxerat itzuliko naiz.

Heltzean, etxea hutsik, garbitua eta apaindurik aurkitzen du.

45 Orduan, joan eta beste zazpi izpiritu berekin hartzen ditu, bera baino gaixtoagoak, eta han sartzen dira egoiteko; azkenean presuna hori hastean baino gibelago da. Hori bera gertatuko zaio jende gaixto huni ere.